Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jazirah, Al

(Eusk. “uhartea”). Mesopotamiako iparraldeko antzinako lurraldea, egungo Irakeko eta Siriako estatuen artean. Bertara biltzen ziren Erdi Aroan; Irak, Anatolia, Siria, Armenia eta Irango lurraldeak lotzen zituzten bideak eta berebiziko garrantzia izan zuten garai hartan bertako laborantzak, artisautzak eta merkataritzak.  v  Sudango erdialdeko lurraldea, Bahr al-Abyad eta Nil al-Azraq lurraldeen artean. 13.536 km2 eta 2.000.000 biztanle. Laborantzarako oso lurralde egokia da (barazkiak, fruituak eta kotoia), Nilo Urdineko ur eta urtegiei esker (Sennar urtegia).