Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jazinto

(Gr. Hyakinthos). Mit. Greziako mitologiako pertsonaia, Espartako errege Amiklaren semea. Oso ederra zen eta edertasun horrek liluratuta utzi zuen Apolo jainkoa. Apolok berak hil zuen Jazinto nahigabe, eta haren odoletik sortu omen zuen jazinto lorea. Pertsonaia honen ohoretan egiten ziren hyakinthia jaiak, espartarren erlijio ospakizun garrantzi handienekoak.