Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jay, John

Estatu Batuetako politikaria (New York, 1745 - Bedford, 1829). Estatu Batuetako konstituzioa idazten parte hartu zuen eta gerora Estatu Batuak izango zirenaren lehen kongresuko lehendakaria izan zen (Philadelphia, 1774). Bere izena daraman itun bat sinatu zuen Britainia Handiarekin. Kritika ugari egin zitzaion britainiarrekin eskuzabala izan zelakoan, baina 1795an senatua alde agertu eta onartu egin zuen ituna.  v  Jay ituna. 1796an Britainia Handiak eta Estatu Batuek Londresen izenpetu zuten hitzarmena. Itun horren arabera, ahalmen guztiak ematen zizkion Britainia Handiak Estatu Batuei ekonomian eta merkataritzan. Jay itunaren helburu nagusia Britainia Handiaren eta Estatu Batuen arteko merkataritza harremanak sendotzea zen, batez ere. Britainiarrek Aintzira Handietako lurraldetik alde egingo zutela eta horren truke Estatu Batuek Mississippin ontziz ibiltzeko baimena emango zietela onartu zuten.