Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jasmin, Jaques

(Jaques Boé jaiotza izenez). Okzitaniar poeta (Agen, 1798 - Agen, 1864). Okzitaniera erabili zuen bere lanetan eta okzitanierazko literatura bultzatu zuen bere bizitza guztian. Jende xehea eta leku apalak izan ziren bere olerkietako protagonista nagusiak. Ospe handia izan zuen bere obrak Parisen bertan ere. Obra nagusiak: Charivari (Zalaparta, 1825), Las Papillotos bilduma (Pinpilinpauxak, 1835-1863).