Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jarret, Keith

Estatu Batuetako jazz musikagile eta piano-jotzailea (Allentown, 1945). 1960. urte inguruan egin zen ezaguna Art Blakey eta Charle Lloyden taldeekin. Hasieratik antzeman zitzaion oso estilo berezia, eta musika jotzeko eta egiteko teknika guztiz originala. 1967. urtean bere taldea sortu zuen P. Motian (bateria) eta Ch. Haden (kontrabaxu) musikariekin, eta geroago D. Redman saxofoi-jotzailea elkartu zitzaien. Taldeak disko ugari grabatu zituen eta arrakasta izan zuen mundu osoan. Teknika oso landua duen piano-jotzailea da, eta idatzi dituen musika lanak oso erakargarriak dira. Grabatu dituen diskoen artean, aipagarria da Köln concert (1975) izenekoa, horrekin lortu baitzuen jazz bakarlari handiaren ospea. Musika klasikoa ere lantzen du.