Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jarre, Maurice

Frantses musikagilea (Lyon, 1924). Frantziako irratian lan egin zuen 1946-1950 urteen bitartean, eta ondoren Antzerki Nazionaleko musika zuzendaria izan zen 1950-1963 bitartean. Sinfonia lanak, opera bat (1955, Armide), eta Parisko Notre-Dame balleteko Roland Petiten (1966) lanetako musika egin du. Hala ere, filmetarako egin duen musikagatik da Jarre ezaguna: Georges Franjuren Yeux sans visage (1960, Aurpegirik gabeko begiak), Serge Bourguignonen Dimanches de Ville d'Avray (1962, Avray hiriko igandeak), eta batez ere, Arabiako Lawrence (1963) eta Zivago Doktorea (1965). Bi lan horiengatik bi Oscar lortu zituen. Bestalde, aipatzekoak ditu Damnés (1969), Shogun (1980), Poeta desagertuen kluba (1990).