Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jaroslav Ia

(Jaroslav Jakintsua deitua). Novgorodeko printzea 1015-1019 urteetan eta Kieveko lehen-printzea 1019-1054 urteetan (978 - Vyssogrod). Vladimir I.aren semea zen eta bere anaia Sviatopolk menderatu ondoren nagusi geratu zen Kieven. Jaroslaven garaian iritsi zuen Kieveko printzerriak bere gorena: Baltiko aldeko lurraldeetara zabaldu zen eta guztiz edertu zen Kieveko hiria. Jaroslavek harreman asko izan zituen Europako mendebaleko erresumekin eta Errusiako inperioaren lehen lege kode idatzia eman zuen. Erreinuaren oinordekotzarako utzi zuen legea, ordea, borroka ugariren iturri bihurtu zen ondoko mendeetan.