Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jarir (Ibn Atiyah ibn al-Khatafa)

Arabiar olerkaria (Yamamah lurraldea, Arabia, 650 - Yamamah, 729). Omeiarren garaiko poeta handia, islamaren aurreko tradizio beduinoari jarraitu zion poeta nagusiena. Bere aurkarien edo bere nagusien etsaien aurkako irain olerkiak egin zituen batez ere. Islamaren goraipamen lanak eta epigramak ere egin zituen. Irakera joan zen; garai hartan gobernari zen Hjjaj-en mesedea lortu zuen han eta olerkiak egin zituen haren alde. Herriko gobernariak bere gortera eraman nahi izan zuen baina Jarir-ek ez zuen onartu. Azkenean, Yamamahko gobernariaren Umar II.aren garaian bere herriko gortera itzuli zen.