Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jacquet, Aimé

Frantses futbol jokalaria (Sail-sous-Couzan, Loire, 1941). Lau aldiz izan zen Frantziako txapeldun 1967-1970 bitartean, eta Frantziako Kopa irabazi zuen 1968an eta 1970ean A. S. Saint-Étienne taldearekin. Bi aldiz egon zen nazioarteko selekzioan, erdilari gisa. 1976an entrenatzaile karrerari ekin zion Lyoneko taldearekin. 1980an Bordeleko Girondins taldera pasa zen eta Frantziako Liga txapelketa irabazi zuten 1984an, 1985ean eta 1987an. 1990ean Montpellierren eta 1991n Nancyn egon zen entrenatzaile. 1992an hautatzaile nazionalaren laguntzaile lanetan hasi zen. 1994an bera egin zuten hautatzaile eta 1998an, Munduko Kopa irabazi ondoren, eta aspalditik iragarri bezala, erretiratu egin zen. Harrezkero zuzendari tekniko nazionala da eta gazteen prestakuntzaz arduratzen da.