Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Izagirre Salaberria, Kandido

(«Aki»). Gipuzkoar lexikografoa (Urretxua, 1913 - Arantzazu, 1967). Fraide frantziskotarra zen, eta Erriberrin eta Arantzazun egin zituen ikasketak. Euskalerriaren Adiskideak elkartearen boletinean, eta Anuario Julio de Urquijo, Arantzazu, Cantabria Franciscana eta Anales aldizkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. Altsasu, Ultzama, Tolosa, Urretxu-Antzuola, Arantzazu eta Erronkari ibarreko euskalkiak jaso zituen bere Iztegiak obran. 1970ean, Izagirre hil ondoren, Luis Villasantek argitara eman zion El vocabulario vasco de Aranzazu-Oñate y zonas colindantes, bukatu gabe utzi zuen lana.