Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

iturri belar

iz. Bot. Pteridalen ordenako polipodiazeoen familiako iratze-mota, iparralderako horma ospeletan hazten dena (Adianthum capillus-Veneris). Hosto-txortenak mehe luzeak, kolorez beltzak izaten ditu, ilearen antzekoak, puntan hosto-txiki berde biribil asko dutenak. Kareki ugariko lurra den leku hezeetan hazten da, zingira bazterretan eta ura darien harkaitzetan batez ere. Tropikoko eta beste eskualde epeletako lurraldeetan ere hazten da. Jarabea egiteko, eta herri sendagintzan eztula sendatzeko erabiltzen da.