Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Iturribarria Lauzirika, Francisco

Bizkaitar olerkaria (Bilbo, 1863 - Bilbo, 1916). Urduñan eta Gasteizen ikasi zuen eta Santurtzin, Portugaleten, Abandon eta Bilbon egon zen apaiz. Kazeta karlistetan idatzi zuen hasieran eta nazionalistetan ondoren. Domingo Agirre, Ramón Basterra eta Karmelo Etxegarai izan zituen lagun min. Poema bilduma bat eman zuen argitara 1898. urtean, Poesías izenburuaz.