Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Isokrates

Atenasko idazle eta hizlaria (Atenas, K.a. 436 - Atenas, K.a. 338). Gorgias-en ikaslea izan zen, eta Sokratesen entzule. Bere ikasle nagusiak Hiperide, Likurgo, Teoponpe eta Xenofonte izan ziren. Elezaharrak dioenez gosez hil zuen bere burua, Grezia bateratzeko haren ideia politikoek porrot egin zutenean. Peloponesoko gerraren ondoren logografoaren lanbidea aukeratu zuen. Bere eskola, greziarren artean ospe handikoa izan zen. Isokratesen lanak indar handikoak dira, beti alegiazkoak bere ikasleei adibide moduan agertzeko. 21 hitzaldi eta bederatzi eskutitz gorde dira gaur eguneraino. Hitzaldien artean aipagarrienak: Panegiriko (K.a. 380), Filipori (K.a. 346) eta Panatenaiko (K.a. 339). Horietan guztietan bere ideia politikoak agertzen ditu. Hezkuntzaren inguruan zituen ideiak Antidosi-an agertzen ditu. Bere ondorengo hizlarietan eragin handia izan zuen Isokratesek.