Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ise

Japoniako hiria, izen bereko baiaren ondoan. 105.621 biztanle (1980). Industria batzuk baditu, baina batez ere erlijiogune den aldetik da ospetsua. Bi santutegi nagusi ditu: Ise-jingu (III eta IV. mendekoa) eta Amaterasu-Omikami, eguzkiaren jainkosaren omenez eraikia. Biak ere zurezkoak dira, eta hogei urtez behin berreraikitzen dira.