Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Isbert, José

Espainiako antzezlea (Madril, 1886 - Madril, 1966). Hasieran antzerkian lan egin zuen, eta 40. hamarkadatik aurrera zineman aritu zen batez ere. Paper komikoetan gailendu zen. Antzezlanik ospetsuenak: Bienvenido Mr. Marshall (Ongi etorri, Mr. Marshall, 1951); Los jueves milagro (Ostegunez miraria, 1956); El verdugo (Borreroa, 1963).