Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Isasti, Lope Martinez de

Gipuzkoar historialaria (Lezo, 1560 edo 1570 - XVII. m.). Apaiza zen, ontzigile familia batean sortua. Compendio Historial de Guipúzcoa obra idatzi zuen 1625. urtean (1850. urtean eman zuen argitara Baroja etxeak Donostian). Historiaren aldetik hutsuneak begibistakoak diren arren, datu interesgarriak eskaintzen ditu Isastiren liburuak bere garaiko ohitura, lan molde eta hizkuntzari buruz (Isastiren esaera zaharren bilduma). Inkisizioak eskatuta, Euskal Herriko sorginei buruzko txosten bat egin zuen 1618an.