Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Isasi Linares, Andrés

Bizkaitar musikagile eta poeta lirikoa (Bilbo, 1890 - Algorta, 1940). Humperdinck-ekin ikasi zuen Berlinen, eta haren ikaslerik begikoena izatera iritsi zen. 1914an Berlinen poema sinfoniko bat estreinatu zuen (Amor dormido). Urte berean konposizio sari bat irabazi zuen Suedian Zharufa poema sinfonikoarekin. 1930ean berebiziko arrakasta izan zuen Budapesten bere Angelus-arekin. Beste obra batzuk: Cuarteto en «Sol» mayor; El Oráculo, El Pecado poema sinfonikoak eta Segunda Sinfonía en «Sol»; Viajero enlutado, Narración del viejo marino eta El rey y el bufón baladak; Cuarteto en «Do» menor ganberako konposizioa. Atsegin hutsez jardun zuen musikagintzan, bizibidea musikatik ateratzeko inolako beharrik ez zuen eta. Isasiren musikak folklorearen elementu landuak erabili zituen.