Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

irudizko

izlag.  v  Irudizko zenbakia. Mat. bxi biderkadura forma duen edozein adierazpen, bertan b zenbaki erreala eta i √-1 gisa definitzen den irudizko banakoa delarik. Erro errealik ez duten ekuazioak ebazteko erabiltzen dira, adibidez x2+2=0 formakoak; kasu horretan ekuazioaren erroa x=√-2 edo x=(√2)i irudizko zenbakia da. ik. zenbaki.  v  Irudizko banakoa. i sinboloaz adierazten den banakoa, hitzarmenez √-1 gisa adierazten dena.  v  Irudizko zenbaki purua. Zenbaki konplexu bat purua dela esaten da, parte erreala berdin zero duenean; hau da, i=(0,1). ik. zenbaki konplexua.  v  Irudizko ardatza. Plano konplexuan, y ardatzak edo zutikako ardatzak duen izena; ardatz horren puntuak irudizko zenbaki naturalak adierazten ditu.