Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Iruarrizaga Aguirre, Juan de

Bizkaitar musikagilea, Luisen anaia (Igorre, 1898 - Madril, 1936). 1915. urtean Andre Mariaren Bihotz Guztiz Garbiaren Seme Misiolarien Kongregazioan sartu zen. Hamar urte geroago Parisa jo zuen Espainiako Misioaren elizako organo-jotzaile izateko. Bere anaia Luis hiltzean, hark Madrilgo Ama Birjinaren Santutegian utzitako organo-jotzaile postua hartu zuen Juanek, baita Tesoro Sacro Musical aldizkarikoaren zuzendaritza ere. Obrarik aipagarriena: Parce mihi, Domine, lau ahots eta organorako euskal giroko eliza musika. Mosaico Sonoro izeneko obrak biltzen ditu haren konposizio gehienak.