Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Irtish

Siberiako Obi ibaiaren adar nagusia. Txinako iparraldean sortzen da, Altai mendien mendebalean; gero Kazakhstan-go zelaiak, Omsk eta Toiumen lurraldeak, eta Toblosk hiria zeharkatzen ditu. Azkenik Obi ibaian isurtzen ditu bere urak, 4.248 km egin ondoren; horietatik 3.200etan ontziz ibiltzeko aukera ematen du. Isurkide ditu Ishim, Om eta Tobol ibaiak.