Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Iriondo Unanue, Jose Maria

Gipuzkoar kazetaria (Urrestilla, Azpeitia, 1938). Merkataritzako ikasketak egin zituen Donostian. 1961. urtean hasi zen lanean Loiola eta Donostiako Herri Irratian eta 1965. urtetik aurrera, euskal kulturako mugimendu ugaritan (Ez dok amairu, Bertso Txapelketak, euskal aldizkariak, etab.) hartu du parte. Euskal Telebistako programazio arduraduna da gaur egun.