Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Iriondo Mujika, Lourdes

Gipuzkoar kantaria eta kantagilea (Donostia, 1937 - Donostia, 2005). Ez dok Amairu taldearen baitan euskal kantagitzaren ikurretako bat izan zen, eta 80. hamarkadan haurrei zuzendutako lanen batzuk idatzi ondoren, azken urteotan erabat alboratuta zituen jendaurreko agerpen eta kantaldiak. Haur ipuinei eskainitako diskoetan ere agertu izan zen: Ortzadarra edo Maripetralin. Haurrentzako testuak ere landu zituen, euskal folklorean oinarritua; besteren artean, Martin Arotza eta Jaun Deabrua (1973) eta Buruntza Azpian. Andu Lertxundi eta Asun Balzolarekin batera Ortzadarra (1978) eta Lotara joateko ipuinak (1982) idatzi zituen.