Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ireneo, santua

Greziako elizako apaiz eta martiria (II. mendea). Lyongo apezpikua. Galiako apostolu izan zen, eta hainbat misiolari bidali zituen lurralde hartara. Viktor Aita Santuaren kontra egin zuen, haren gogortasunari gehiegizko iritzirik. Bi lan aipagarri idatzi zituen: Adversus Haereses (Heretikoen kontra) eta Irakaskuntza apostolikoaren azalpena.  v  Jaieguna, ekainaren 28a.