Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Irene

Sortalde Hurbileko enperadorea (Atenas, 752 inguruan - Lesbos, 803). Leon IV.aren emaztea; senarra hil ondoren izan zen erregina. 787. urtean Nizako kontzilioa bildu zuen (irudien gurtza onartu zuena, hain zuzen). Konstantino VI.ak, bere semeak, agintzeko adina izan zuenean Irenek semearen kontra egin zuen, agintea ez galtzearren. Gorabehera batzuen ondoren, azkenik, garaile izan zen, eta semeari begiak erauzi zizkion. Bera agintean egon zen urteetan Inperioak behera egin zuen. Mendebalearekin harremanak izatearren, Karlomagnorekin ezkontzeko ahaleginak egin zituen. Nizeforok gidatutako estatu kolpeak agintea kendu zion, eta Lesbosa erbesteratu zuten. Eliza ortodoxoak santutu zuen.