irazekitze
Irazeki aditzaren aditz izena. v Irazekitze sistema. Gasolinazko motorretan, txinpart elektrikoa sortzeko erabiltzen den sistema. Txinpart elektrikoak irazekitzen du isurkari sukoiaren eta airearen nahastura. Nahastura hori motorraren zilindroetan erretzean indar mugiarazlea sortzen da. Irazekitze sistemaren osagarri nagusiak hauek dira: bateria (argi indarra pilatzen duen akumulagailua), indukziozko bobina, argi indarraren banatzailea eta bujia.