Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Irazabalbeitia Fernandez, Inaki

Gipuzkoar zientzialari eta idazlea (Donostia, 1957). Kimikan doktorea da eta Elhuyar taldeko kudeatzailea. Elhuyar Zientzia eta Teknika hilabetekariko zuzendari izana. Artikulu ugari idatzi ditu beste aldizkari askotan ere: Argia, HABE, Aizu, Jakin… 1987an Azkue ikerketa saria irabazi zuen, eta Alberto Magno ipuin saria, berriz, 1989an. Hautsi ditugu kateak, espaziora goaz (1988) eta Arrotza paradisuan (1996) fikzio liburuak argitaratu ditu. 1999an Ipuin deslaiak liburua kaleratu zuen, eta Isaac Asimoven hainbat lan ere euskaratu ditu. 2003an Aralar alderdiaren hautagaia izan zen Donostiako alkatetzarako.