Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Iratchet, Jean Pierre

(«Chilhar», «Piarres Iparla», «Otto Pierres»). Behe Nafarroako idazlea (Bidarrai, 1921 - Buglose, Frantziako Landetan, 1991). Uztaritzen egin zituen apaiz ikasketak eta Pierre Lafitteren ikasle izan zen. Euskaltzain ohorezkoa egin zuten 1988an. II. Mundu Gerraren ondoren, Herria aldizkarian hasi zen idazten. Pilota partiden berri ematen zuen, eta 1946an eleberri bat eman zuen argitara epeka, Antton izenburuarekin, Patri Urkizuk 1990ean liburu batean argitaratu zuena.