Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Irastorza Garmendia, Teresa

Gipuzkoar idazlea (Zaldibia, 1961). Euskal filologia eta filologia hispanikoko ikasketak egin ditu. Poesiagintza landu du gehienbat. R.M. Azkue saria jaso zuen 1982an Gaia gau aldaketak izeneko bere lanak. Gainerakoan, Gabeziak (1980) eta Osinberdeko kantariak (1986) lanak argitaratu ditu. Itzultzaile gisa aritzen da, eta tarteka artikuluak idazten ditu egunkari eta aldizkarietan. 2008an Izendaezinaz saiakera lana argitaratu du, eguneroko bizitzan aipatu nahi ez diren zenbait gairen inguruko hausnarketa.