Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Irala, Domingo Martinez de

Gipuzkoako konkistatzailea (Bergara, 1506 - Asuncion, Paraguai, 1556). 1535. urtean, Gipuzkoan zituen ondasun guztiak saldu zituen Ameriketara abiatzeko. Han Pedro de Mendoza gobernariaren kapitain eta idazkari izendatu zuten eta harekin hartu zuen parte Buenos Airesko hiriaren lehen eraikuntzan. Pedro de Mendoza hil ondoren, Rio de la Platako gobernari egin zuten eta La Asuncion de Paraguay bertako hiriburua gotortzea deliberatu zuen. Zilarra aurkitzeko espedizioak antolatu zituen baina, Pizarro eta La Gasca aurreratu zitzaizkiola ikusirik, uste denez berak sortu zuen La Asuncion hirira itzuli zen. Bertako kapitain nagusi eta gobernari izan zen heriotza arte. Paraguairen sortzailetzat hartu izan da Irala.