Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ipar Itsasoa

Atlantiko Itsasoaren adarra (574.980 km2), Europaren ipar-mendebalean. Britainia Handia Norvegiatik eta ipar Europatik bereizten du. Arrantzagune nagusi izan da (bakailua, sardintzarra). Gaur egun garrantzi handiagoa dute 1970ean han aurkitu ziren petrolio eta gas hobiek.