Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Iorga, Nicolae

Errumaniako politikaria eta historialaria (Botosani, 1871 - Strejnicu, 1940). Bere herriko historiari eta kulturari buruzko lan asko idatzi zituen. Alderdi Nazional Demokrataren sortzailea izan zen. Ministro Kontseiluko lehendakaria izan zen 1931-1932 urteetan. Karlos II.aren alde agertu zen, eta hark agintea galdu zuenean, Burdinazko Zaintza taldeak hil zuen. Obra nagusiak: Errumaniarren historia (1935-1939), hamar liburutan, Iorgaren maisu lantzat jotzen dena; Gizadiaren historiaren sintesi saiaera (1926-1928), eta beste anitz historia ikerketa. Historiari buruzkoez gain, zenbait poema eta berrogeiren bat antzerki lan ere idatzi zituen, gai eta pertsonaia historikoetan oinarriturik gehienbat, eta autobiografia bat.