Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Iņurrategi, Felix

Gipuzkoar mendizalea (Aretxabaleta, 1966 - Gasherbrum II, Pakistan, 2000). Euskal mendizaletasunak sekula eman duen mendizalerik hoberenetakoa izan da Felix, betiere bere anaia Albertorekin batera aritua. 1992. urtean Everest mendia oxigenorik gabe igo zuten lehen euskaldunak izan ziren Alberto eta Felix Iņurrategi anaiak. Iņurrategi anaiek zortzi milatik gorako hamabi gailur igo dituzte bederatzi urtean. 1991. urtean Makaluren gailurra (8.463 m) izan zen Himalaian zapaldu zuten lehen tontorra; ondoren Everest (1992), K-2 (1994), Cho Oyu (1995), Lhotse (1995), Kangchenjunga (1996), Shisha Pagma (1996), Broad Peak (1997), Dhaulagiri (1998) eta Nanga Parbat (1999) igo zituzten. 2000ko uztailean, Gasherbrum II zapaldu eta jaisterakoan, zorigaiztoko istripu batean, Felix hil egin zen.