Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

IMF. (International Monetary Fund;

Eusk. Nazioarteko Diru Funtsa). Nazio Batuetako erakundea; 1944. urteko Bretton Woods-eko konferentzian sortu zen. Nazioartean, diruari buruzko arazoak gainditzeko elkarlana indartzea du helburu. Helburu hori lortu ahal izateko, truke tasen egonkortasuna indartzen eta nazioek dirua eskura izan dezaten errazten saiatzen da. IMF erakundeak elkartekide direnen artean banku gisa lan egiten du, nazioek behar dituzten dibisak mailegatuz edota erosiz. 1950eko hamarkadaren bukaera arte, Estatu Batuetako dolarra izan zen eskaririk gehien izan zuen dibisa; azken urteotan, ordea, Japonia eta Europako Ekonomia Elkarteko dibisen eskaria asko handitu da. IMF erakundearen partaidetza koloniek independentzia lortu ahala handitu zen. Gaur egun mundu osoko 150 herrialde baino gehiago dira erakunde horretako elkartekide. Elkartearen egoitza zentrala Washingtonen dago.