Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Imaz, Fermin

Gipuzkoar bertsolaria (Donostia, 1879 - Donostia, 1929). Marinela eta hargina izan zen bizibidez. Bertso jartzailea izan zen, batez ere. Gertakizun askori buruzko bertsoak jarri zituen, esaterako: Italia-ko lur-ikarari, Melilla-ko gerrari, Zegama-ko eriotzari… 1927an, Txirritarekin izan zuen liskar famatu bat zela eta, batek bertsoak jarri besteak erantzun, bertso sail luze bat gordetzen da. Ezagutzen diren Imazen bertsoak Antonio Zavalak Auspoa bilduman jaso zituen Fermin Imaz. Bertso guziak (1962) izenburuarekin.