Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ikeda, Hayato

Japoniar politikaria (Hiroshima, 1899 - Tokyo, 1965). Finantza ministroa 1949-1953 eta 1956-1957 urte bitarteetan; Merkataritza eta Industria ministroa 1952-1953 eta 1959-1960 urte bitarteetan. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Japoniaren ekonomiaren garapenerako lan handiak egin zituen.