Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ikaztegieta

Gipuzkoa erdialdeko udalerria (Tolosaldea eskualdea), Oria ibaiaren ertzean. Mugak: iparraldean, Tolosa eta Alegia; hegoaldean, Orendain; ekialdean, Alegia, eta mendebalean, Legorreta. 1,95 km2. 1997ko datuen arabera, 379 biztanle ditu, ia denak euskaldunak (ikaztegietarrak). Euskara, gizpuzkera; euskaldunak, % 100. Nekazaritza da Ikaztegietako ekonomia jarduera nagusia baina hango langile ugari ari da inguruko herrietako lantokietan. Aipagarria da San Lorentzoko eliza (XVI-XVII. m.).  v  Historia. Tolosarekin bat egin zuen Ikaztegietako herriak 1374. urtean eta 1615ean bereizi zen hiri hartatik. 1966. urtean, Iruerrietako udalerria osatu zuen Baliarrain eta Orendaingo herriekin batera. 1988. urtean Iruerrietako herriak banatu eta udalerri bihurtu zen berriro Ikaztegieta.