Iholdiko kantonamendua
Nafarroa Behereko kantonamendua. Honako udalerri hauek hartzen ditu: Arhantsusi, Armendaritze, Bunuze, Heleta, Ibarla, Iholdi, Ilharre, Irisarri, Jutsi, Landibarre, Larzabale-Arroze-Zibitze, Izura-Azme, Donaixti-Ibarre eta Suhuskune. 315,76 km2. 1999ko datuen arabera, 4.065 biztanle, 1990ean baino 300 gutxiago. Euskara, behe-nafarrera. Laborantzan (artoa, bazkarako landareak, barazkiak, landare lekadunak) eta abere hazkuntzan (ardi eta behi azienda) oinarritua da Iholdiko kantonamenduko ekonomia jarduera nagusia.
- ihizi
- ihiztailu
- ihiztoka
- ihiztokatsu
- Iholdi
- Iholdiko kantonamendua
- Ihurre
- ihurtzuri
- ijeki
- ijito
- ijitokeria