Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ihimaera, Witi

Zeelandaberritar idazle maoria (Gisborne, 1944). Ingeles hizkuntza eta literatura irakaslea da, Uklandeko Unibertsitatean. Landako bizimoduari buruzko trilogia bat osatu du, bere lehen ipuin liburua, Jade (1974), eta bi nobelak, seme batek bere aitaren heriotzaren aurrean duen saminaz dihardue on Dolua (1973) eta Familia zabala (1974) obrekin. Geroago argitaratu zuen Arrantzako sare berria (1977), hirian girotutako ipuin liburua. Diplomazia lanetan aritu zen 1986. urtea arte, eta orduan nobela luze bat argitaratu zuen, Matriarka, maorien eta kolonoen arteko gerra garaian (1860-1872) girotua. Zaldizkoa (1987) liburuarekin aurreko forma soilagoetara itzuli zen berriro, eta 1994an Bulibasha argitaratu zuen, Gisbornen ardien ile moztaile gisa ziharduten bi familiaren arteko gatazkari buruzko kontaketa erdi umoretsu, erdi tragikoa. 1995ean Espainiako lorategietako gauak argitaratu zuen, maorien inguruko gairik ez zerabilen lehen nobela, homosexualitateari buruzkoa. Bere esanetan, ustekabe asko emango dizkie oraindik bere irakurleei.