Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ihi

iz. Zurtoin luzeak eta malguak dituen belar landarea, toki oso hezeetan hazten dena (Juncus sp.).  v  Ihi arrunta (Scirpus lacustris). Orratz itxurako zurtoin luze berdea eta iraunkora duena, hostorik gabea. 1,5 m luze egin daiteke. Udan hazi-buru txiki gorrixka batzuk ematen ditu. Ur gazitan hazten da batez ere. nIhi kiribila (Juncus effusus edo J. spiralis). Ihi arruntaren antzeko zurtoina du, baina kiribilean eta lurraren kontra hazten dena. Metro bete inguru luze da. Udan lore txiki arreak ematen ditu.