Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Iharce, Salvat

Nafarroa Behereko elizgizona, Salvat Iharce zaharraren iloba (Aiherra?, XVI. m.). Osabaren ondorengoa izan zen Tarben, Bigorrako apezpikutzan eta Trentoko kontzilioan erabakitakoak bideratu zituen, kalbinistei aurka egiteko. Frantziako Estatu Orokorretan hartu zuen parte 1614. urtean, eta Richelieu kardinalarekin eta Bertrand Etxauz Baionako apezpikuarekin batean Nafarroako erresuma Frantziako erresuman sar zedila eskatu zuen hartan. 1620an bildu ziren koroa bakar batera Nafarroako eta Frantziako erresumak.