Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ihara Saikaku

(Hirayama Togo, benetako izenez). Japoniar idazlea (Osaka, 1641 - Osaka, 1693). Haikuak egiten hasi zen eta trebetasun handia lortu zuen genero horretan. 1682an eleberri bat idatzi zuen: Gizon limuri baten bizitza. Eleberri horren arrakastak markatu zuen Ukiyo-Zoshi (ohiturazko eleberri errealista) delako generoaren hasiera. Ihara Saikukuren beste obra batzuk dira: Emakume limuri baten bizitza (1686); Bost emakume limuri (1686); Pederasten ispilu handia (1687); Japongo biltegi handia (1688), aberats berriei buruzko 30 kontakizun. Osakako merkatarien giroan hezia izan zen, eta behatzaile bikaina ageri da haren lanetan. Bere pertsonaiak gizarte burgesaren baitatik ateratzen ditu.