Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ignjatovic, Jakov

Serbiar idazlea (Szentendre, Hungaria, 1824 - Novi Sad, 1889). Hiri giroko eleberriak idatzi zituen lehena. Errealista da, eta Balzac-en jarraitzailetzat jo izan da, baina huts nabariak ditu: egituraketa eskasa, hizkuntza zabarra eta manikeismoa. Garaiaren deskribapenean asmatu zuen gehienik. Eleberririk aipagarriena: Milan Navandzic (1860).