Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Iciar, Juan de

(«Ioannes de Yciar» deitua). Bizkaiko kaligrafoa eta gaztelaniazko kaligrafiaren sortzailea (Durango, 1522 - Logroño, 1587). Gazte zela Zaragozan jarri zen bizitzen eta Logroñora jo zuen 1573. urtean. Apaiz egin zen han. 1548. urtean plazaratu Orthographia prática o Arte de Escribir bere obra nagusia (zazpi argitalpen egin zizkioten jarraian). Harenak dira, halaber, Aritmética (1549) tratatua eta Cartas Mensajeras izenburuko erlijio obra (1552).