Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ibn Djubayr

Arabiar idazlea (Valentzia, 1145 - Alexandria, 1217). Sortaldera egindako bidaia baten kontakizuna utzi zuen (Rihla); obra horren bidez genero berri baten aitzindari egin zen, geografia eta historia bateratzen zituen kontaera hutsarena. Jakintza handiko gizona zen, eta funtzionario izan zen Granadan. Hiru bidaia egin zituen, Mekara lehengoa, berriz ere Ekialdera bigarrena eta Alexandriara hirugarrena; han geratu zen irakasle eta han hil zen. Lehenengo bidaian idatzi zuen Rihla kontakizuna.