Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Husserl, Edmund

Alemaniar filosofoa (Prosznitz, Moravia 1859 - Fribourg-en-Brisgau, 1938). Hasieran zientziak eta bereziki matematika ikasi zuen. F. Brentanoren ikasle izan zen, eta hark eragin handia izan zuen Husserlengan. Irakasle izan zen, Halle-en, Gotingan eta Fibrurgo Brisgoviakoan, harik eta, 1936an, bere judu jatorria zela eta, irakaskuntzatik kendu zuten arte.  Kontzientzia ikertu eta deskribatu zuen, mundu objektiboaz nahiz irudimen hutsezkoaz nola jabetzen garen aurkitzeko asmoz (azken jomuga, berriz, sistema deduktibo formalen teoria orokorra eraikitzea zuen). Atera zituen ondorioen arabera, kontzientziak ez du jabegai dituen objektuez kanpoko esistentziarik. Fenomenologia deritza Husserlen filosofia sistemari. Azken lanetan idealismoaren aldera lerratu zen, ez baitzien aitortzen objektuei kontzientziaz kanpoko izaterik. Obra nagusiak: Logical investigations (1900, Logika ikerkuntzak), Ideas for a pure phenomenology  (1907, Fenomenologia huts baterako ideiak).