Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hundertwasser, Fritz

(Jaiotza izena, Friedrich Stowasser). Austriar margolari eta artista grafikoa (Viena, 1928 - Ozeano Barea, 2000). Bere dekorazio estilo abstraktuak Gustav Klimten eta sezesioaren (Austriako Art Nouveauren) tradizioari jarraitzen dio. Bere lana hipnotikoa eta enigmatikoa da, espiralak obsesiboki erabiltzen zituen: eraikinak, paisaiak, giza irudiak, guztiak bihurtzen dira espiral abstraktu. Erabiltzen zituen koloreetan persiarren eta asiarren eragina nabari da, urre eta zilar kolorea eta, bereziki, gorri eta berde biziak.