Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Huertas Vicente, Manuel

Gipuzkoar politikaria (Zamora, 1942). Lehen Hezkuntzako irakaslea da ogibidez. Euskal Sozialistak taldeko Legebiltzarkidea izan da 1984tik 2004ra bitartean. Besteak beste, honako kargu hauek bete ditu: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordea (1987-1990), Eusko Legebiltzarreko lehendakariordea (1991-1998), Gipuzkoako PSE-EE-ko idazkari nagusia (1997-2004). Gainera, PSE-EE-ko Batzorde Eragileko eta PSOEko Batzorde Federaleko kide da.