Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Huayna Kapak

(Titu Kusi Hualpa). Inken hamaikagarren enperadorea (1465? - 1525). Tupak Yupanki-ren seme eta ondorengoa. Aita hiltzean, oraino adin txikikoa zela, enperadore izendatu zuten (1493) eta anaiorde batek lehenik eta erregeordeak gero aginpidea kentzeko egin zizkioten ahaleginei aurre egin behar izan zien. Konkistatzaile handia izan ez bazen ere, iparraldeko tribuak menderatu ondoren inken inperioak bere hedadurarik handiena iritsi zuen: 4.000 km iparretik hegoaldera. Zenbait lurraldetako biztanleen matxinadak zapaldu behar izan zituen. Inperioa Atahualpa eta Huaskar semeen artean banatua utzirik, Huayna Kapak hil ondoren gerra zibila piztu zen.