Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hoz Arderius, Rafael de la

Espainiar arkitektoa (Madril, 1924 - Madril, 2000). Arkitektoen semea. Umetan Kordobara joan zen bizitzera familiarekin, eta han igaro zituen urte gehienak. Madrilen egin zituen arkitektura ikasketak, eta gero Cambridgeko Massachusetts Institute of Tecnologyn osatu zituen. Espainiako Gerra Zibilaren ondorengo arkitekto nagusietako bat izan zen. Bere lan onenen artean aipagarriak dira, beste askoren artean, Aguinas Ikastetxea (García Paredes arkitektoarekin elkarlanean), Almanzorreko kapera mudejarraren eraberritze lana, Sierra Morenako Turris Eburnea monasterioa, Castellana kaleko Castelar eraikina (Madril), Sevillako Erakusketa Unibertsaleko Olinpiar Pabiloiak, eta Espainiako Olinpiar Batzordearen egoitza. Espainiako Arkitektoen Batzorde Gorenaren lehendakari izan zen zenbait aldiz, eta 1986an Arkitektoen Europar Batzordeko lehendakari hautatu zuten. 1995ean Arkitekturako Antonio Camuñas saria jaso zuen.