Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hoya, La

Arabako Guardia herritik 500 metrora dagoen muinoa. Brontze Aroko eta Burdin Aroko herri baten aztarnak aurkitu ziren bertan 1935. urtean. Indusketa lanak 1973. urtean hasi ziren eta, emaitzek erakusten dutenez, K.a. XV-K.a. II. mende bitartean bizileku oparo bat egon zen lurralde horretan. Bertako etxebizitzek harrizko lurra, zurezko habeak eta landare adarrezko sabaiak zituzten eta kultura zeltiberiarraren arrastoak ere aurkitu dira han.